XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ikusten genituen atzera begiratzen genuen bakoitzean!... parra irten zitzaion orain amonatxoari, ez dakit zergatik langile bila zetozela Baskongadetatik, neuk ez nekien non zeuden ere, eta berari, don Jenarori, ekarri ziotela eskutitz bat hango beste apaiz ikaskide batek bidalia.

Honek esaten zionez, han...... hemen, alegia!, Euskal Herrian!, bazegoela lanik, ongi ordaindua eta etxe bizitza ere bai, ur, komun eta guzti!, gizonek bere familia guztia berekin eraman zezaketen, aukeran.

Baina, hori bai, gaur bertan edo bihar beranduen irten behar genuen, goiz hartan heldu zen autobusean.

Bere lana hor amaitzen zela.

Hortik aurrera, familia bakoitzak bere gain hartu behar zuela erabakia eta erantzukizuna, gizon hauekin zuzenean hitzeginez.

Bidaia hura egitea erabakitzen zutenek ez zutela herrian uzten zituzten ondasunak, moble, tresna, animalia eta abar, galtzen; animalia hauen ardura zen handiena, baina norbait geratuko al zen hauek zaintzeko, gozamen truke....

Hau bakoitzaren arazoa zen.

Eta herrira itzultzen zirenean, itzultzeko erabakia hartzen zuenak, betiko edo oporraldietan... han oporrak ematen zituztela eta, urtean behin ematen zirenak, luzeak, eta jai handietan bizpahiru egunekoak ere bai.

Orain zeuek erabaki, eta zoriona opa dizuet.... Honela amaitu zuen.

Eta zer erabaki zenuten?.

Gorabehera handiak izan genituen hurrengo egun arte gauzak erabakitzeko; zaila zen bapateko hura!.

Lorik ez genuen egin azken gau hartan; oso baitzen ordu txarreko, itsumustuko, aukera!.